viernes, 3 de febrero de 2012

test mate

Inguratu aukera zuzena.

1. Zenbaki baten multiploak lortzeko:

a. zenbakia 2z zatitu behar da.

b. zenbakia zenbaki arruntez biderkatu behar da: 0, 1, 2...
c. zenbakia zenbaki arrunt guztiez zatitu behar da: 0, 1, 2...

2. 9ren multiplo bat hau da:

a. 60. b. 108. c. 112.

3. Bi zenbakiren edo gehiagoren multiplo komunetan txikiena hau da:

a. zenbaki horien multiplo komunetan txikiena, zero ez dena.

b. zero beti.

c. zenbaki horien multiplo komunetan handiena.

4. m.k.t. (3 eta 6) hau da:

a. 6. b. 3. c. 12.

5. 6 zenbakia:

a. 30en zatitzailea da. b. 28ren zatitzailea da. c. 3ren zatitzailea da.

6. Zenbaki bat 2z zatigarria da:

a. azken zifra 5 badu. b. bikoitia bada. c. 3ren multiploa bada.

7. Zenbaki bat lehena da:

a. hiru zatitzaile baino gehiago baditu.
b. ez bada zenbakiaz beraz zatigarria.
c. bi zatitzaile baditu: 1 eta zenbakia bera.

8. z.k.h. (24 eta 18) hau da:

a. 1. b. 6. c. 24.

9. 2.745 zenbakia hurrengoaren multiploa da:

a. 702. b. 46. c. 5.

10. Enekok 25 egunkari banatu nahi ditu pilatan, pila bakoitzak egunkari kopuru bera izateko eta sobera batere ez geratzeko moduan.
Zenbat egunkari jar ditzake Enkok pila bakoitzean?

a. 1, 2 eta 5. b. 1, 5 eta 25. c. 1 eta 25.

No hay comentarios:

Publicar un comentario